XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guztiya prest daoenian, eche-jaunok deituten deutzee euren asabai (len eche-atako eche-jaun da eche-andra ziran Beste baten emongo deutzuet onelako sinisten barri arimai), maiya prest dagoala ta, etorri daitezala jaten.

Biyen bittartian, echeko guztiak maiyen alderdi biyetan zutunik dagoz ichoroten arik eta asabak eurena jan deiyen artian.

Puxkabaten icherain da, asaben katilluetako arroza erdiotzitu danian, igerten dabe asabak atsetu diriala.

Orduen echeko guztiak belaunikoturik egiten deutzee asaben arimari adoraziñoia, eta eurak ill-errira utsik biurtu ezteizen, erreten deutzeez (au da illen giro-mutuo) diru-paperak (olan derichoe, baia eztira benetakoak) oneen ustez, andikaldian be dirudunak obeto bizi eidiralako.

Diru-paperak erreten diran bitartian botaten dabez chupiñazuak asaben onran.

Olan illari eurona emanda gero, echeko biziyak jarten dira jan-edanian ekiteko.

Egun onetako arratsaldian illunabartu deiyenian, isten dabeez echeko atiak (kanpora urteteko ate nagosiak), eta batzuk baita paper gorri bat bertan inkau be, au apurtu barik, atia idigi ezin leitian lez.

Au da jai aundiyonen asaiyeria.

Oiñ prestau biar dira gaberdiyan, Urtebarria eldu deitenian, Zeru aitaita zar junari eskintzeko opariyak: katillu baten ollokiya, beste baten charriki-okelia, irugarrenian arraiña; onez ganera, kandela bi, iru usainzotz pebetes odoríferos de olor acre, eta paper ori zatibatzuk.

Oiñ kontu gero zeure berbakin; gaurko arratsaldian da gabian, eta biyer, etzi ta etzigaramon itz eztitsuak eta atsegiñez betiak baño ezin esan leizela biarbada zuek eztozue jakingo-ta.

Lengo egunetan eztabaidan, garraxika ta alkarreri biraoka edo maldezinoka ibilli direnak be, egun oneetan alkar ikusten badabe, ezenuke esango euren artian iñoix gorrotorik euki dabenik, eztiz beteriko itzakin alkar artuko dabe-ta.

Au da chinatarren artian, urte barriyetako jazoerarik ikuskarriyena.

Bildur aundiya eukidaroe egun oneetan berba gaiztorik esan edo entzutiaz, olakorik aurkituten bayakoe, datorren urte guztian charto ibilliko dirala uste dabe-ta.